Hemen zaude: Hasiera Albisteak Etxeko altzarietarako zuria eta beltza daude modan
Usoa Agirre-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/04/02 12:12

Etxeko altzarietarako zuria eta beltza daude modan

Etxe berria erosi edo bigarren eskukoa erosi, apainketak berebiziko lana ematen du. Sukaldea, logela eta egongela nola jantzi erabakitzeko edo bigarren eskuko etxeko banaketa aldatu gura dutenean adituengana jotzen dute.

Bigarren eskuko etxearen banaketa aldatu gura dutenek proiektuak egiten dituzten enpresetara jotzen dute. "Etxearen erreformak egiteko proiektuak egiten ditugu. Jeneralean, sukaldeak eta bainugelak berritzeko proiektuak egiten ditugu. Baina geroz eta lagun gehiagok etxea goitik behera berritzen dute", esan digu Bergarako Iparproject-eko Irati Romerok. Etxearen berrikuntzan hainbat gremiok egiten dute lan, eta enpresa espezialduek gremioen koordinazioa egiten dute. "Gurera etortzen direnek gure esku uzten dute gremioen koordinazioa. Bezeroendako errazagoa da igeltseroarekin edo iturginarekin hartu-emanak guk egitea. Epeak guk kontrolatzen ditugu", dio Romerok.

Ikuspegi integrala

Egungo tendentzien arabera egongelak eta logelak janzteko orduan bi kolore dira nagusi: zuria eta beltza. Gris kolorea ere askotan eskatzen dute bezeroek. "Kolore distiratsuak eta mateak erabiltzen ditugu, baina gehienbat beltza eta zuria eskatzen dute bezero gazteek. Helduagoek, aldiz, gerezi kolorea eskatzen dute gehienbat", esan digu Ugarte aroztegiko Rosa Muradasek.
Egongelan kolorea emateko tapizeria koloretsuak erabiltzen dituzte gehienek. "Sofa koloretsuak eskatzen dizkigute; besteak beste, morea, grisa eta berdea eskatzen digute. Gainera, margolan abstraktuak jartzen dituzte paretan", dio Muradasek. Era berean, esan digu forjazko oheburuak modan daudela, batez ere loreak dituzten oheburuak.

Etxetresna modernoenak

Aldika egurrezko sukaldeak jartzen dituzten arren, bikote gazteek formikazko altzariak jartzen dituzte. Egongelan eta logelan moduan, zuria dago modan. "Garai batean laranja eta wenge koloreak erabiltzen genituen gehienbat, baina azokatan garbi geratu da zuria dagoela modan. Guk asko saltzen dugu", esan digu Servimasako Mikel Etxanizek. Indukziozko sukaldeek eta labe pirolitikoek oihartzun handia dutela esan digu:  "Gazteek etxetresna modernoenak jartzen dituzte sukaldean".

Etxeko altzarietarako zuria eta beltza daude modan

Sukalde zuria. Argazkia handitu