Bazkideak eta babesleak
Egin zaitez bazkide
Bazkide izatearen abantailak
- Mahai futbolaren inguruko informazioa eskuragarri izatea berehalakoan.
- Etorkizun batean, federatua izateko gutxiago ordaindu beharko dute gure bazkideek eta txapelketetan ere diru gutxiago jarri beharko dute.
Bazkide egiteko prozedura
- Gurekin harremanetan jarri: Kontaktu orriaren bidez edo 685 735 285 telefonora deituta. .
- Bazkidetza doakoa da.
- Zenbat eta bazkide gehiago izan, atzerrira begira presentzia handiagoa izango dug. Hala, erabaki ahalmen handiagoa lortuko dugu.
Izan gure babesle
Gure babesleen balore eta ikuspuntua
Euskal Herriaren irudia zaindu eta zabaltzea da gure babesleen helburua.
- Euskal Herrian kirol jarduerak antzinatik izan du garrantzia. Eguneroko lanetik uztartu eta kirol bilakatu diren horiei herri-kirolak deitzen zaie eta horien bilakaeran apustuzaletasunak izan zuen bere eragina. Izan ere, baserriko jarduera kirol bilakatzeko orduan diruak eta desafioak zer esateko handia izan dute.
- Gaur egun, lagunartean biltzen garenean, aposturako eta lehiarako zaletasun horrek bizirik jarraitzen du eta horren lekuko da mahai-futbolean jarduteko ohitura.
- Euskaldunon lehiarako ohitura mahai-futbolaren bidez atzerriko lurraldetan zehar zabaldu nahi baduzue, geurea zuen promoziorako alternatiba interesgarria da.
Babesle izateko bete behar den prozedura
- Gurekin harremanetan jarri: Kontaktu orriaren bidez edo 685 735 285 telefonora deituta.
- Babeslearen komunikazio helburuen aurkezpena.
- Helburuen lorpenerako planifikazioa eta ekintza mapa, aurrekontuarekin batera.
- Erabakiaren araberako formalizazioa.