goiburua

Jesus Mari Elejalde Mondragon

Zur-lantzailea

Tel.: 637 192 245

Mapa Kontaktua

Hemen zaude: Hasiera Jesus Mari Elejalde Mondragon Harremanetarako eta curriculuma

Harremanetarako eta curriculuma

Jon Berezibar-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/07/01 17:56

Jesus Mari Elejalde Mondragon (637 192 245)

Bizi-hezkuntza/Curriculum vitae

Gaztetatik izan dut egurrarekiko zaletasuna, eta hainbat alorretan jardun dut lanean egurrarekin, ateak egiten eta arotz lanetan esate baterako. Egurrarekin lan egiteaz batera, gaztetatik berezko nituen dohainak landu ditut lehengai jator honen inguruan.

Eskilara

Tailaren diziplinak, trebetasunak garatzen laguntzeaz gain, nire sentimenduak gauzatzeko bidea ere izan da. Beraz, sormen bakoitzak biltzen ditu, alde batetik, egur-sorkuntzaren inguruko sentiberatasuna eta urteen joan etorriaz landutako teknika, bestetik.

Eskua

Nire lehendabiziko taila-lana 1984. urtekoa da. 18 urte nituela, nire abizenak biltzen dituen armarriaren taila burutu nuen, Elejalde-Mondragon. Gerora, Aramaioko Ehiztari-Txokoa gastronomi elkartearen eskutik Gernikako Arbola obra, taila-lanean gauzatzeko aukera izan nuen. Orduan jabetu nintzen egurra lantzeko berezko dohainak nituela. Geroztik, egur-tailari loturik jardun dut. Arabako Foru Aldunditik bideratutako babesa eta maisu handia den Iñaki Ruiz Navarroren eskutik ikasitakoaz baliatu nintzen lantegi propioa sortzeko  Aramaioko herrian, Salturralde baserrian.

 

 Baserria

 

Aramaioko Jubilatuen eguneko azoka bezalako ekimenak, edo euskararen aldekoak, baita Arrasateko Santamasak, beste artisau batzuen eskutik ikasteko aukera eman didate. Batzuk ingurukoak, beste batzuk aldiz, nazioarteko merkatua erakarri dutenak, Braulio Buenetxea Manterola zarauztar tailagile handia esaterako.

 

Paisaia

Egurrean gauzatutako sortze-lanak kaleratzeak, batez ere Aramaioko nire herrian, nire taila jarduera sendotzea ekarri bazuen, gertukoen balorazio eta ekarpenei esker lortu dut heldutasuna.

Besteak beste, Arrasateko herrian taila ikastaroak eman ditut, benetan esperientzia aberasgarria.

 

 

Hezkuntza / Formación

Iñaki Ruiz Navarroren eskutik jasotako hezkuntza funtsezkoa izan da niretzat, eta gaztetatik berezkotzat izan ditudan dohainak sendotzen lagundu dit. Denbora eta dedikazioa, egurraren prozedurak eskatzen duen ordena, tresneriaren aukeraketarenak, eta egurrak zainen artean biltzen dituen sekretuak.

 

Tailan jarduteak eskatzen dituen baldintzen artean hurrengoak aipatu ditzakegu: sormen kontzeptuak, marrazkigintza ezagupenak eta proportzioei buruzkoak. Egurrari bizia emango dion marrazkiaren ikuspegia, eta beregan moldatu behar ditugun trazena.

 Tresneria1

Jarduera eta eskaintza / Actividad y oferta

Egur-taila, berez da euskal artearen suspergarri nagusietako bat. Artearen suspergarria den heinean, ez dagokio kostuan oinarritutako eskariari. Tailagile batek bere eskakizunei bideratutako ahalegina, kalitatean eta esklusibitatean oinarritzen da.

Tailaren artea gure lurraldearen erakusgarri da. Zaharkitzen ez den balorea, urteen igaroaz zentzu guztietan irabazten duena. Guzti honegatik da aintzat hartua euskaldunen artean.

Tresneria2

Nire artisau-eskaintzaren oinarria izatea asmo dut: hogei urteren buruan eskuratutako esperientzia eta egiten jakitea, sormen-lan orok biltzen duen esklusibitate zigiluarekin batera.

Tailaren bitartez adierazten ari garen ikurrak definitzen du lantzen dugun estiloa:

1. Euskal-taila: Euskal sinbologia eta antzinako ikurrak erloju, kutxa, ate eta leihoetan.

2. Deituren ikur heraldikoak. Argazki edo beste artelanen erliebedun taila-lanak.

3. Estiloen taila-lana; errenazimendukoa, gotikoa, e.a.

4. Taila-lanen berreraikitze lanak, eskatzailearen irizpideetan oinarrituz, pertsonalizatutako lanak.