goiburua

Ganesha Tattoo

Tattoo, piercing eta mikropigmentazioak

Olarte kalea, 43 bis. Arrasate. 943 71 18 24

Mapa Kontaktua

Hemen zaude: Hasiera Ganesha Tattoo Mikropigmentazioa

Mikropigmentazioa

Jon Berezibar-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/07/10 17:47

Mikropigmentazioa, azalean pigmentuak txertatzean datza. Zorroztasun handiko orratzak eta dermografoa deituriko tresnaz lagunduta. Makillajea ordezkatzea ez du helburu; zure atalik esanguratsuenaren nabarmentzeko izango da. Behin-behineko tratamendua da. Pigmentuak denborarekin xurgatzen baitira. Iraupena bi edo lau urte artekoa da, azala eta pigmentu motaren araberakoa.

Teknika hau gero eta arruntagoa da gizonezkoen artean.

Guztiok dugu gustuko erakargarri sentitzea, eta mikropigmentazioak hori baimentzen du. Eguneko 24 orduak norberaren itxuraz kezkatu gabe, eta edozein egoeratan,hondartzan, saunatik ateratzean, nahiz ohetik altxatzerakoan eder egotea.

 

mikro

 

 

Ezpainak

Ezpainak perfilatzearekin batera, zuzenketa txikiak burutzen dira, eta ezpainak sentsualago eta erakargarriagoak bilakatzen dira. Baita mamitsuagoak ere. Kolore eta tonu ezberdinak baimentzen ditu.

Bekainak

Ile gutxi duten bekainetan edo zauriren bat azaltzen duten horietan ere zuzentzeko aukera eskaintzen digu. Ilez ile izeneko teknikak emaitza naturala ematen du. Ilea hazteko arazoak daudenean edo gaixotasunak eragindako ile-galtzearen aurrean ere erabiltzen da.

Begiak

Betazalaren gainean mikropigmentazioa egiteak zure begirada erakargarriago bihurtzen du. Betileak pigmentuz betetzeko aukera ere eskaintzen du. Zure aurpegia argituko du, begiak berpiztuz.