Piercing
Gure estudioan piercing eredu ezberdinak aurkituko dituzu. Material ezberdinak dutenak: titanioa, altzairua, urrea, egurra, bufaloaren adarra, etab. Guztia homologatua. Produktu ugari dugu zuri eskaintzeko, guztia primerako kalitatezkoa eta segurtasun osokoa.
Gorputza apaintzeko era da, gure arbasoetatik guregana igaro da piercing-a. Tribu edota kultura ezberdinetan presente izan da. Sendaketa lanak errazak dira egiten. Segun eta zein tokitan egin piercing-a bizkorrago sendatzen da.
Nahiz eta sendaketa lanak norberaren ardura izan, Ganeshan jarraipena egiten dizugu guztia ondo dagoela ziurtatzeko. Zalantzaren bat baduzu gurekin jarri zaitezke kontaktuan, guk gustura lagunduko zaitugu.