Tattoo
Tatuajea gizakia munduan dagoenetik gure artean izan da. Zinginarri gisa erabiltzen zuten tribuek. Baita eragozpen eta zailtasunei aurre egiteko edota edertzeko ere.
Gaur egun jendea arrazoi desberdinengatik tatuatzen da, baina errealitatean, funtsa berdintsua da. Urte guzti hauetan, ohartu naiz jendea bizitzako une jakin batean edota etapa berri eta aldaketa baten aurrean tatuatzen dela. Baita norbait edo zerbait bizitza osoan gogoratu nahi badu ere.
Egia esan, niretzako oso aberasgarria eta positiboa da lan hau egitea, une magikoak ditu. Modak pasa egiten dira, baina tatuaje bat bizitza guztirako da, kontuan izan beharreko zerbait da. Tatuajea, azal gaineko zauria da eta zazpi edo hamabost egun behar du ondo sendatzeko. Produktu konkretu batzuk erabili behar dira eta tatuatzaileak esandakoa jarraitu zauria sendatzeko.