Produktuak
Gure eskaintza kalitatezko jakietan oinarritzen da. Lehengaiaren jatorria ziurra eta bermeduna behar du gurean izateko. Zeren eta jakia ongi prestatuta egoteko, lehen urratsa lehengaia primerakoa izatea baita.
Eskaintza

Elaborazio prozesuan garbitasuna eta osasun baldintzak zaintzen ditugu. Jakiak gure lapikoetan zein edukiontzietan eraman ditzakezu etxera. Eskaera egiteaz batera, pertsona askontzako baldin bada, nor berak ekar ditzake lapikoak; modu honetan, ez ditu bueltan ekarri beharko.
Egunero bertan salgai aurki daitezkeen jakiez gainera, familiako eta lagunarteko bazkariak edota bestelako ospakizunak prestatzen ditugu. Baita bazkari zein afariak talde txiki eta handientzako ere. Eska ezazue gurean aurrekontua, konpromisorik gabe. Gainera, eskaeraren arabera, edozein jaki prestatuko dizugu.
Zerbitzua
Prestatutako jakiez gainera, otordua egiteko behar dituzuen guztiak jarriko ditugu zuen eskura. besteak beste, hestebeteak, edariak (ardoa, txakolina, sagardoa...), egur-labean egindako ogia edota artisau produktuak. Gainera, talde handientzako jakiak eramaten ditugu eta zerbitzariak ere zuen eskura jartzen ditugu.