goiburua

Goiko Benta

Jatetxea eta ostatua

Arantzazu auzoa, 12. Oñati. 943 78 13 05

Mapa Kontaktua

Hemen zaude: Hasiera Goiko Benta Jatetxea

Jatetxea

Maider Arregi-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/04/03 10:29

Antzinako jatetxe tradizionala abiapuntutzat hartuta, biderik berritzaileenak hartzen ditugu betiko platerei aurkezpenik modernoena emateko. Etxearen ikur diren platerei eustea da gure nahia, sukaldaritza soil baina kalitatezkoaren emaitza: askotariko frijituak, etxean hazi eta erretako bildotsa, arrain freskoa euskal erara, etxeko gozoak, gatzatua bere sasoian, marmeladak, bizkotxoa...


Hala ere, goarnizio berriak asmatu gura ditugu eta betiko zerbait ausartarekin lagundu, entsaladak epeldu eta arrotzak diren fruituekin zukuak egin; bestelako pastak frijitu eta gazte zein helduei eta moderno zein tradiziozaleen atseginekoak izan. Gozozaleek disfruta dezatela eta sibaritei ere lekua egin.
Oreka horretan datza gure sukaldeko ahalegina, eta horren guztiaren gainetik gure nahia bezeroak etxean bezala egotea da.

Honako hauek dira gure plateretako batzuk:
  • Itsaski eta bakailao-xerra entsalada epela, gure betiko olio-errearekin
  • Ketutako izokina gazta freskoan bilduta
  • Askotariko frijituen dastaketa
  • Zapoa donostiar erara
  • Txahal-azpizuna etxeko ziape zahar saltsarekin
  • Txokolate biko tarta pasio-frutazko jarabearekin
  • Etxeko sagarrekin egindako tattina