Logelak
Ehunka urte darama gure Benta zaharrak bidaiari, erromes, mendizale, lagun eta bestelakoei aterpea ematen. Atseden lekua da Goiko benta, topalekua, bakarlekua, familia eta haurrentzat bilgunea, mendirako abiapuntua. Berrogeigarren hamarkadan Santutegiaren garai berriei egokitzeko etxea handitu zuten logela berri eta erosoagoak egiteko.


Orain
sasoi berri bati ekin diogu logela guztien erreforma osoarekin. Gure
etxea maite duten profesional eta lagun eskuetan jarri gara eta uste
dugu betiko Bentaren xarmari eustea lortu dugula; haren harri eta zura,
habe eta ate zaharrak, korridore zabalak eta, gordez. Oso interesgarria
den linea zahar eta modernoen arteko uztartzea lortu da.
10 gela
dauzkagu, guztiak bainugela, berogailu eta telebistarekin. Jatetxea
izanda, bisitariak mantenu oso edo erdiaren artean aukera dezake.
Gainera, egongela lasaiak ere badaude eta terraza udaran.
