Zerbitzua
Hemen Gorka Garaik eskaintzen dizun zerbitzuaren eskaintza eta abantailak:
Ziur gidatzeko
Trafiko kopuru handiak eta errepide
batzuen egoera tamalgarriak arriskutsu bihurtzen dituzte auto-gidarien
eguneroko joan-etorriak.
Eguraldiak arreta berezia
merezi du. Batez ere, egun asko ateri egon eta gero euria hasten
duenean errepidea oso arriskutsu egoten da. Errepidean isuritako koipe
eta zikinkeriak urarekin nahastean zoru irristagarri bilakatzen dituzte
gure bideak.
Gidari ausartek orduantxe izaten dute arrisku gehien.
Garraioa Debagoienean
Debagoienean garraioa arazo da
aspalditik. Mendiek inguratutako lurralde honetan, trafikoaren
hazkuntza nabarmena da eta pertsonen garraiorako baliabideak oso urriak
dira.

Ibarreko garraio beharra ez asetzeak, garraio publikoaren
erabiltzaile izan garenok beste garraiobideak ustiatzera garamatza, eta
aterabiderik errazena eta sarritan garestiena aukeratzen dugu; norberak gidatzen duen autoa
Norakoak
Negozio bidaietarako eskaintzaren barne, maiztasun handiena duten helbideak hauek dira:
- Biarritzeko aireportua
- Forondako aireportua
- Hondarribiko aireportua
- Loiuko aireportua

Taximetroa
Taxian goazela, taximetroak martxan behar du, legez. Bezeroa gehiegizko kobrutik babesten du taximetroak.
Abiagunetik jomugara bitarteko kilometroak fakturatzean, jomugatik
hasierako abiagunera bueltan etortzeko kilometroak ere kontutan hartzen
dira. Alegia, Antzuolatik Bergararako bidaia egingo duen bati ohiko
tarifak aplikatuz gero, Antzuolatik Bergarainoko kilometroaz gain,
Bergaratik Antzuolarako kilometrajea ere fakturatzen zaio
(joan-etorria) bezeroari. Honek pentsarazi dakiguke taxiaren erabilpena
garestia dela.
Taxiaren fakturazio metodoa
Aldiz, Bergarara enkargu bat egitera abiatzen bagara, eta
berehalakoan bueltan behar badugu, taxia itxoinarazi dezakegu. Hau da,
joan-etorriko bidaia fakturatuko den heinean, enkargua egin bitarteko
gainprezioa soilik erantsi beharko diogu hasierako fakturazioari.
Azalpen honekin argitu nahi dut taxiaren erabilpena ez dela hain
garestia, kontutan hartzen badugu eskaintzen duen zerbitzua, eta egungo
denborak duen balioa.
Asteburu gauetarako eskaintza

Asteburu gauetan
ez zaie mugikortasun aukera handirik eskaintzen Antzuolako gazteei.
Ordu txikietan, bai Bergaratik, baita Zumarragatik Antzuolara bueltatu
behar duten gazteek arazo askotxo izaten dituzte.
Taxi zerbitzuaren beharra izango dutela aurreikusi dezaketen
gazteei, aldez aurretik zerbitzua hitzartzeko gonbitea luzatu nahi
diet.