Tratamenduak
Hona hemen Guztiz Ederren dituzuen tratamendu eta eskaintza ezberdinak:
Milaka urteko Sendagaia
Harri bero eta hotzetan oinarritutako masajea ezinbesteko tratamendua
bilakatzen ari da espezializatu Spa zentroetan eta bainuetxeetan. Stone
Massage Therapy Spa teknikak, harri bero eta hotzetan oinarritutako masajea
eta Tai-Chi dantzaren mugimenduak bateratzen ditu, eta landutako
arnasketaren laguntzarekin, meditaziorako egoera aparta eskaintzen digu.
Egungo gizartean denbora azkar doa, tentsioak barneratzen ditugu
egunetik egunera, eta dieta orekatua mantentzea zaila egiten zaigu.


Stone
Therapy
Harrietan oinarritu terapiak, gorputzaren eta energia fluxuaren
bateratzea suposatzen du. Antsietatea arintzen du, baita tentsio
emozionala eta giharretako gogorguneak.
Stone
Therapy Spa saioetan erabiltzen diren harriak kontu handiarekin
aukeratuak izan dira. Basaltozko harri beltzek jatorri bolkanikoa dute
eta energia eta mineraletan aberatsak izaki, berotasuna mantentzen dute
eta muskulu eta nerbioetako ehunetara, eta baita barne organoetara
garraiatu ere.
Itsasoan jatorria duten harri hotzek aldiz, inflamazioaren aurkako
propietateak biltzen dituzte, zirkulazioa suspertuz eta
landutako guneetako estresa baretuz.
Fitoterapiaren oinarriak
Fitoterapia: Landareetan oinarritutako Sendabidea
Fitoterapia hitzarekin ezagutzen dugu sendabelarretan
oinarritzen den gaitzen tratamendua, baina era berean edertasun ardura
edo arazo estetikoak saihesteko prozedura eraginkorra da.
Fitoterapiaren lehen aztarnak duela 5.000 urte baino
arinagokoak dira. Lehen idatzia Sumertarrei sor diegu, sendabelarren
inguruko beraien ezagupenak oholetan grabatu zutela.
Egun sortu duen jakingura ez da bat batekoa edo modak
eragindakoa. XXI. mendearen hasieran eta duela hamarkada bat bereziki,
emakume eta gizonezkoak bizimodu osasuntsuago eta bizi kalitate hobea
bilatzen dugu, eta hau eskuratu nahien gehiengo handi bat ohartu gara
oinarrizko baloreen berebiziko garrantziaz, naturak eskaintzen digunaz.

Aromaterapiaren oinarriak
Aromaterapia landare aromatikoen
propietateak biltzen dituzten olioetan oinarritzen den diziplina
terapeutikoa da. Aromaterapiak patologien sendaketa eta giza ahalmena
garatzea du helburu, olioek garatzen duten usainmena baliatuz.
Gizakiaren egonezin anitz saihestea lortu dezakegu naturan oinarritzen
den terapia mota honen bitartez.
Landareek berezko duten olioak dira beraien arima. Olio tanta bakar
batek landarearen propietate guztiak biltzen ditu, eta bere osagai
aktibo guztiak azalaren barrena aberasten dute gure osasun fisiko,
mentala eta emozionala.
Aintzina, lurrinak sortzeko ardura zuenari azti edo sorgina
zeritzon, eta alkimia ezagupenak aplikatzen zituen intsentsu sakratua
sortu eta espiritua altxatuz, giza-psikea eta jainkoen boterea
bateratzeko.
Itsas Sendagarria
-
Lasaigarria. Estresari aurre egiteko eta tentsioak baretzeko tratamendu egokia, azala garbitu eta bizi-energia berreskuratuz.
-
Moldeagarria
Likidoen erretentzioa, koipegune eta gainpisuari aurre egiteko
edertasun cocktail-a. Azala garbitu eta mineral eta oligoelementuz
elikatzen du.
-
Indargarria
Odolaren zirkulazioa eta zirkulazio linfatikoa hobetzen du. Lasaitu eta berna eta hankak edertzen ditu.
- Edertasun Tratamendua
- Gorputz eta eskuen azala garbitu eta zelulak berritzen ditu, azala elastikoago eta leunago bilakatuz.
Berezko Tratamenduak
Oinarrizkoak
- Azal mota guztietara egokitzen dira
- Eragin azkarreko tratamenduek azala hidratatu eta elikatuz ohiko orekara bueltatzen dute, diztiratsuago bilakatuz
- Lehenengo saiotik azala leunago bihurtzen dute, azalaren zaharkitzea saihestuz
- Azalaren eguneroko arazoak tratatzeko
Intentsiboa
- Azal zaharkitu, ahuldu edo eta bigunduak tratatzeko eta orbanak desagertarazteko
- Tratamendu intentsiboek azala hidratatu eta orekatzea dute helburu, leundu eta biziberrituz.
- Lifting eragin kosmetikoa
Thalasso terapia
Itsasoa, bizi iturri
Talasoterapiak grekoan du jatorria, thalasso hitzak itsasoa
esan nahi du eta therapeia zaindu edo eta entzun aditzak adierazten
ditu. Itsasoko uraren eta itsasbelar edo algen aberastasun
biologikoari eskerrak, talasoterapia baliabide terapeutiko moduan
garatzen ari da, bai sendaketarako alorrean, baita alor prebentiboan
ere.
Itsasgiroa, itsasoko bainu epelen erabilpena, eta itsasbelarren aplikazioa dira talasoterapia saio baten oinarrizko alderdiak.

Itsasbelarrak ozeanoetako aberastasunez elikatzen diren heinean,
itsasoan aurkitu dezakegun oligoelemento gehienak (iodoa, burnia,
kuprea, zinka, manganesoa, boroa,...) 50.000 eta 100.00 aldiz
kontzentratuago biltzen dituzte, eta ondorioz, itsasoko urek 3g/l-ko
proportzioa gordetzen badute oligoelemento eta mineraletan, algen
kasuan 29 g/l bildu dezakete.
Osasuna eta edertasuna mantentzeak eskatzen dituen elementu biologiko guztiak eskaintzen dizkigute itsasoko belarrek.