goiburua

Ixaun jatetxea

Eguneko menua, plater konbinatuak, karta, sagardotegia...

Elosu auzoa. Bergara. 943 85 32 50

Mapa Kontaktua

Hemen zaude: Hasiera Ixaun jatetxea Produktuak Baserri giroa

Baserri giroa

Maider Arregi-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/07/02 10:22

Baserri giro eta historia handikoa da Ixaun jatetxea.

Historia

Iriaun oinetxea dugu Elosuko lehen eraikina. Antza denez, Nafarroako Erregeak eraikiarazi zuen XI. mendean.

Eraikina zabala da, lau isurialdeko teilatua du eta armarria etxaurrean.

 

Baserri giroa

Gaur egun 32 baserri eta 8 etxek osatzen dute auzoa. 39 biztanle ditu eta horietatik 10 haurrak dira.
Bertako biztanle gehientsuenak kalean egiten dute lan baina badira 3 baserri abeltzaintzatik bizi direnak.
Nahiz eta baserri asko hutsik egon, asteburuetan gehienak bete egiten dira. Garai baten bertan bizi zirenek
joera handia dute familiarekin baserrira etortzeko. Bertako giroa oso jatorra da. Oso jende alaia eta irekia dela esan liteke. Auzo-afari eta erromeria ugari antolatzen dituzte bertan dagoen Elur-Txiki elkartekoek eta jendearen erantzuna oso ona izaten da. Parranda zale ugari hurbiltzen da bertara.


Ixaun baserria