Hemen zaude: Hasiera Laguntza Nola erosi?

Nola erosi?

Usoa Agirre-(e)k eginda Azken aldaketak 2009/01/15 12:53

Erosketa dendaz denda edo sarreran dagoen produktuen zerrendatik egin dezakezu.

  • Erosketa karrotxoa betetakoan, erosketa egiteko txanda iritsiko da. Produktu bakoitzeko ze kantitate nahi duzun eta erosi nahi duzun guztia konfirmatu eta gero, ordaintzeko garaia iritsiko da.
  • Ordaintzeko, Paypal bidez egingo da. Paypaleko zure kontuarekin edo txartelarekin ordaindu ahal izango duzu.
  • Behin eskaera egindakoan, webguneko kudeatzaileak jasoko du eskaria. Bera jarriko da harremanetan eroslearekin.
  • Eskaria egin eta 48 orduko epea egongo da produktuak etxean jasotzeko, baina aste bukaeran egiten bada eskaera, astelehenean prozesatuko da erosketa eta orduan hasiko dira 48 orduak kontatzen.
  • Hartzailea etxean ez badago, agiri bat utziko du banatzaileak telefono zenbaki batekin eta bidalketaren erreferentziarekin; bertara deitu behar du hartzaileak erosketa noiz jaso adostuz.