Zerbitzua
Olanak, espazio jakin baten babesa eskaini behar du, iraunkorra nahiz behin-behinekoa. Babes hori ziurtatzeko bidean, gure jarduera hurrengo moduan bideratzen dugu:
Diseinua
- Egitura metalikoa eta ehun arkitekturaren konbinaziotik lortzen dugu produktu eroso eta erabilgarria; diseinu berritzaile eta ohikoenak biltzen ditugu.
- Segurtasun eta fidagarritasun irizpideak hartzen ditugu kontutan.
Ekoizpena
- Neurrira ekoizten dugu gure produktu gama osoa. Konfekzio lan guztia gure lantegietan egiten da.
- Goi kalitatezko estandarrak aplikatzen ditugu egituraren ekoizpenean.
- Lehen mailako hornitzaileekin egiten dugu lan.
Muntaia eta bermea
- Muntaia profesionala eta esperientziaduna.
- 3 urteko bermea, material eta muntaian.
Mantentze-zerbitzua
- Arazoak ekiditeko prebentziozko mantentzea gomendatzen dizuegu.
- Bezeroari egokitutako mantentze-lana planifikatzen dugu.
Salmenta osteko zerbitzua
- Zerbitzu pertsonalizatua eta gertukoa izango duzu gurean.
- Salmenta osteko zerbitzu teknikoa, baita bermetik kanpo.