Hemen zaude: Hasiera Pribatutasun politika
 

Pribatutasun politika

Usoa Agirre-(e)k eginda Azken aldaketak 2008/11/25 11:19

Goiena Komunikazio Zerbitzuak Kooperatiba Elkarteak (aurrerantzean Goiena Komunikazio Zerbitzuak) datu pertsonalak babesten ditu abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera.

Goiena Komunikazio Zerbitzuak da fitxategiaren arduraduna eta beharrezko neurri antolatzaile eta teknikoak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo sartzea eragozteko.

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu merkatua.net webgunearen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialki tratatuko direla eta helbidea Nafarroa etorbidea 2, 20500, Arrasaten (Gipuzkoa) duen Goiena Komunikazio Zerbitzuaren titulartasunekoa den eta Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es) inskribatuta dagoen fitxategi batera pasatuko direla.

Zure datu pertsonalak bakar-bakarrik erabiliko dira atariak eskainitako zerbitzua emateko, zuk zeuk eskatutako informazioa bidaltzeko eta etorkizunean zure interesekoak izan daitezkeen atariko merkataritza-jakinarazpenen eta jardueren gainekoak jasotzeko.

Era berean, jakinarazten dizugu zure sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritzako eskubideez baliatu ahal izango zarela Datu Pertsonalen Babeserako Legean ezarritakoaren arabera, gutun bat bidalita helbide honetara, Nortasun Agiriaren fotokopiarekin batera: Nafarroa etorbidea 2, 20500 Arrasate (Gipuzkoa).

Goiena Komunikazio Zerbitzuak ez ditu hirugarrenen esku jarriko zure datu pertsonalak, ezta saldu edo alokatu ere.

Erabiltzaileak bermatzen du Goiena Komunikazio Zerbitzuari emandako datu pertsonalak benetakoak direla, eta edozein aldaketa jakinaraztearen arduradun da. Erabiltzaileak ezingo ditu hirugarrenen datu pertsonalak sartu, pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren aurretiko baimen informaturik gabe.

Erabiltzailea izango da Goiena Komunikazio Zerbitzuari edo hirugarrenen bati formularioak datu faltsu, oker, osatugabe edo eguneratu gabeekin betetzeak eragin dakiokeen zuzeneko edo zeharkako edozein kalte edo galeraren erantzule.

Erosketa egiteko orduan, hainbat datu eman beharko dizkiozu PayPal enpresari (www.paypal.es); PayPal izen eta kaudimen handiko enpresa da, eta erabiltzaileen artean diru-transferentziak egitea ahalbidetzen du segurtasun osoz.

Ordenagailua identifikatzea: cookieak

Webguneak ondo funtzionatzeko, batzuetan informazioa eskatzen zaio ordenagailuari berari. Adibidez, webguneak jasotzen dituen bisitak zenbatzeko, erabiltzaile bakoitzak erabiltzen duen nabigatzailea jakiteko, eta ekiditeko erabiltzaileak webgunera sartzen den bakoitzean hizkuntza aukeratu beharra. Identifikazio horrek inolaz ere ez digu zure informazio pertsonalik eskainiko, ezta zure ordenagailuko informaziorik ere.

Identifikazio hori gauzatzeko, cookieak erabiltzen dira; nabigatzaileak zure ordenagailuaren disko gogorrean biltegiratzen dituen testu-artxibo txikiak dira cookieak. Ez dute kalterik eragiten eta oso txikiak dira. Gure webgunearen bitartez nabigatzen duzunean, gure zerbitzariak cookiea antzeman ahal izango du; horri esker, zure azken bisitan hautatutako hizkuntzan emango dizu webguneak informazioa, aurretik egindako bisitetan oinarritutako gai konkretuak eskainiko dizkizu, eta abar.

Zure Internet nabigatzailea konfigura dezakezu cookierik onar ez dezan, baina, kasu horretan, gerta daiteke webguneak eskaintzen dizkizun funtzionaltasun guztiak erabili ezin izatea.